Asfaltatze lanak egingo ditu Udalak aste honetan, oinezkoen mugikortasuna sustatu eta bermatzeko

Kronika - Erredakzioa 2016ko uzt. 25a, 02:00

Udalak hainbat lan egingo ditu datozen egunetan, oi­nez­koen mugikortasuna sustatu eta bermatzeko helburuarekin. Azaldu due­nez, asfaltatze lanak egingo di­tu uztailaren 26tik 29ra, hau da, bihartik ostiralera; beti ere, eguraldiak laguntzen ba­du. Kronikara bidalitako oha­rrean zehaztu dutenez, hain­bat asfaltatze lan burutuko dira batetik; bestetik, zebra­bideak egin eta berrituko ditu Udalak; eta az­kenik, beste hainbat ego­kitzapen ere, egingo dira.

Hainbat gune egokituko dira
Hiru gunetan hainbat molda­keta egingo ditu Udalak, ego­kitzeko asmoz: Karmelo Laba­ka kalean, Marieluts auzoan eta Elkano kalean. Oharrean azaldu dutenez, Karmelo La­ba­ka ka­lean, 5garren atari pareko gu­nean, hau da, Eros­kiko parki­neko sarreran egin­go dituzte lanak. Hauek iraun bitartean, ibilgailuek txanda­ka pasatzeko aukera izango dute. Bestalde, Marieluts au­zo­an dagoen erro­tondan, Mea­be eraikinaren par­ean, egin­go dituzte hainbat egoki­tza­pen; kasu honetan, autoek garajetik ateratzeko aukera izango dute, baina ezingo dute sartu. Eta azkenik, Elkano 7 atzealdean, Urumea ikastola erai­kina zenaren ondoan egin­go dituzte lanak; zamala­ne­tarako gunea egokituko du­te, eta lanek ez diote erre­pideari eragingo.

Zebrabideak egin eta berrituko ditu Udalak
Udalak aste honetan hiru ze­brabide egin edo berrituko di­tu­ela ere jakinarazi du. Horie­ta­ko bi Karmelo Labakan dau­de: se­ma­foroan dagoen zebrabidea ego­kitu egingo dute. Eta kalea­ren erdialdean berriz, zebrabide berria egingo dute. Bi kasuetan, lanek iraun bi­tartean, kalea itxita egongo  da trafikoaren­tzat. Hirugarren ze­bra­­bi­dea, berria, Udal Euskalt­egitik Milagrosa eraikinaren atzeal­dera egingo dute. Lanak iraun bitartean, ibilgailuek txanda­ka pasatzeko aukera izango dute.

Asfaltatzea, Portura bidean
Azkenik, asfaltatze lanen berri eman du Udalak. Batetik, Leo­kako garbilekuaren gainal­de­tik, tren­bide azpiko zubiraino egingo ditu lanak; eta bestetik, tren­bide azpiko tuneletik Pipi­ri­taruntz dijoan bidean, Eliza­txo auzoko sarrerako aldapa­rai­no egingo ditu. Bi kasuetan, lanek iraun bitartean, ibilgai­luek txandaka pasatzeko au­kera izango dute.

Zebrabide berria, Karmelo Labakan

Aipatu bezala, aurrekontu partehartzaileetan erabakitako beste proposamen bat burutuko du aste honetan Udalak. Hernania­rrek 2016ko aurrekontuetan txertatzea erabaki zuten Karmelo Labaka kalearen erdialdean zebrabide berri bat egitea; eta Udalak jakinarazi duenez, aste honetan egingo du. Era berean, gogoratu du hainbat proposamen egin direla dagoeneko: Lizeaga aparkalekuak, Tilosetako lurra asfaltatzea, Sagastialdeko ar­giteria hobetzea...

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!