Bertso, kontzertu eta bazkari, bada zeregin!

Kronika - Erredakzioa 2016ko uzt. 24a, 02:00

Santio jaiak bete-betean dira Astigarragan, eta bi egun haundien bezperan, gaur ere izango da zerekin disfrutatu. Ume eta gazteentzako ekitaldi ugari izango dira egun osoan zehar: paintball gunea, an­tzerki musikala, apar festa, sokamuturra txikia...
Eta ez hain txikiek ere, izango dute festarako aukerarik: toka txapelketa, herri bazkaria, bertso saioa...
Musika izango da eguneko beste protagonista: Erruma­niakoarekin abiatuko da ilun­tzea; Nemux diskoteka izango da ondoren; eta errematerako, Arto2xar eta Pinotxet taldeen emanaldia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!