Euriak ere Santio jaiak ospatu nahi izan zituen atzo, aranoarrekin batera. Goizeko 11:00etarako zegoen aurreikusia txupinazoa, baina momentu horretan ari zuen euri jasak atzeratu egin zuen festen hasiera ofiziala; eta baita pelota partidua ere. Festak ordea, ez zuen atzerapenik izan. Ostiral gauetik Santiotan murgilduta dira aranoarrak, eta atzo hala erakutsi zuten herriko txikienek, goizean goizetik. Beraiek dira herriaren etorkizuna, eta atzo beraiena izan zen txupinazoa botatzeko ohorea. Giro ederrean pasa zuten ume, gazte zein helduek eguna. Feriak eta tortilla lehiaketak markatu zuen eguerdia; Kooperatibakoarentzat eta Ana Mari Ezkerren Bordakoarentzat izan ziren tortilla goxoenaren sariak. Ume jolasak, azienda feria, herri afaria... festak ez zuen etenik izan atzo. Eta gaur ere, izanen da zerekin gozatu. Jubilatuak izanen dira eguneko protagonista; eta arkume jatea, eguneko ekitaldi nagusia. Egunpasa ederra egiteko aukera izanen da gaur, Santio bezperan.
Goizean, Arkumea erretzen jarriko da plazan.
11:30, Jubilatuen hamaiketakoa.
14:00, V. Arkume jate herrikoia.
Bazkal ondoren, Kikilisalda
fanfarreak jarriko du giroa.