Abestiak biltzeko asmoz, lehiaketa jarri du martxan, Goizueta-Arano Prebentzio Batzordeak: «guztion artean erabaki nahi ditugu, festetan entzungo diren abestiak. Dibertigarriak, dantza egiteko modukoak eta giro ona sortzen dutenak izanen dira, eta ez erasotzaileak», aurreratu dute.
Uztailaren 31ra arte dago epea, eta edonork bidali ditzake nahi dituen abesti guztiak: whatsapp bidez, 681 265 188 telefonora; edo Laga Gizarte Zerbitzuaren Facebook edo Twitterera.
Mezuan agertu behar dira, izena eta kontaktua, abestia, eta abeslaria edo taldea.
Sari banaketa, abuztuaren 8an eginen dute.