Ligoteo tailerra antolatu du, uztailaren 28an eta abuztuaren 2an, Goizueta-Arano Prebentzio Batzordeak. Bi orduko saioak izanen dira, 18:00etatik 20:00etara, Goizuetako udaletxeko ganbaran. «Tailerraren helburua ez da ligatzen ikastea, fenomeno horren azterketan eta gure buruarekiko ezagutzan kokatzen da gehienbat», azaldu dute: «horrekin, ligoteo sanoago bat landuko dugulakoan gaude».
16 urtetik gorakoei zuzenduta dago: «nerabezaroa eta gaztetasuna izanik beste pertsonekiko erakargarritasuna bereziki pizten den unea, eta jakinik pertsona bakoitzak bere erritmo eta modu propioa duela ligatzeko, ez ligatzeko edo proposamen bati baietz edo ezetz esateko, interesgarria iruditu zaigu ligoteo edo ezagutza prozesu horretan ematen diren elementuak aztertu eta lantzea».