Aurreko astean hasi ziren kiroldegia berritzeko lanak, eta horren ondorioz, hainbat aparkaleku kendu egingo dituzte lanek iraun bitartean; 10 hilabetez, gutxi gorabehera. Denera 25 leku izango dira, Latsunbe eta Elkano kaleetan zehar; 19 eta 6 leku, hurrenez hurren. Aparkaleku horiek erabiliko dituzte, besteak beste, obra egingo duen enpresako langileen aldagelak jartzeko eta makineria eta obra materiala sartzeko. yy