Motorista bat atxilotuta Hernanin, gasolineratan ez ordaintzeagatik

Kronika - Erredakzioa 2016ko uzt. 31a, 02:00

Gizon bat atxilotu zuten ostegunean Hernanin, AP-8 errepideko gasolineran, dokumentazioa faltsifikatzea eta iruzur egitea leporatuta. Ertzaintzak azaldu duenez, atxilotuak gutxienez hiru gasolineratan bota dio erregaia motorrari, eta ordaindu gabe egin du alde. Gainera, identifikatua ez izateko, aurrez lapurtutako matrikulak jartzen zizkion motorrari; atxiloketaren momentuan zeukana, duela lau hilabete lapurtu zuen, Oiartzunen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!