Motorista bat hil zen atzo, A-15 errepidean, Hernani parean. Donostiarako norabidean zijoala, motorraren kontrola galdu zuen, eta errepidetik atera zen Zikuñagako irteeran, Akarregi parean. Errepidearen ertzeko hesia jo zuen motoristak, eta lurrean etzanda geratu zen.
Larrialdi zerbitzuak berehala bertaratu ziren, baina zauriak larriegiak ziren, eta ezin izan zuten 24 urteko donostiarraren bizitza salbatu.
Ertzaintzak azaldu duenez, orain ikertzen ari dira zergatik galdu zuen motorraren kontrola, eta laguntza eskatu diete herritarrei: lekuko posibleak jar daitezela harremanetan, Trafiko Argiketa Atalarekin 943 53 91 19 telefonora deituta.