Cascanten barrena ibiliak dira Umore Ona abesbatzako kideak, Hernaniko Ozenki abesbatzako lagunekin batera. Nafarroako Auroren Bilkura izan zen bertan, aurreko igandean, eta goizean goizetik abiatu zen autobusa, egunaz aurreneko ordutik disfrutatzeko helburuarekin.