Aitor Martinez nagusi, Zarkumendegiko basoan

Kronika - Erredakzioa 2016ko uzt. 23a, 02:00


Astigarragako Trial Txapelketa jokatu zen aurreko igandean, Zarkumendegiko basoan, eta 37 parte hartzaile izan ziren, bost kategoriatan. Aitor Martinez izan zen onena TR-4 kategorian; Imanol Arrutik irabazi zuen TR-3 kategorian; Mikel Iñorbek TR-2 kategorian; Diego Urretak TR-1ean; eta Jose Manuel Talamillok klasiketan. Guztiek egin behar izan zieten aurre, basoko oztopoei eta lokatzari.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!