Musika ere ez zen faltatu jaien aurreko asteburuan, Astigarragan. Eta blues eta country doinuen erritmora girotu zuten, Joseba Barandiaran plazan, igandeko arratsalde beroa. Bilboko Mud Candies taldea izan zen taulara igotzen aurrenekoa, eta Donostiako Old Charmek jo zuen gero, iluntzera arte. yy