Kirolak protagonista, Santio egunean ere

Kronika - Erredakzioa 2016ko uzt. 23a, 02:00

Pala Txapelketa igandean bukatu bazen, ez da kirolik faltako egun hauetan ere, Santio jaietan. Gaur bertan, pilota partiduak jokatuko dituzte, herriko haur eta gaztetxoek, txupinazoaren ondoren.
Baina bereziki, etzi har­tuko dute pro­tagonismoa kirolek, Santio egunean.

Arano eta Goizueta, zein baino zein gehiago
Ohiko pilota partidua izaten da Santio jaietakoa, Arano eta Goizuetako pilotarien artekoa. Aurten, Huizi eta Lizeaga izanen dira Arano­ren ordezkariak, eta Sala­berria eta Apezetxea eto­rri­ko dira Goizuetatik. Eguer­di­ko 12:00etan iza­nen da.

Lau aizkolarik, apustua
Arratsaldean, berriz, aizko­la­riak izanen dira prota­gonista. 17:30etan hasita, apus­tua jokatuko dute lau aizkolarik: Aizarnako Luis Txapartegi eta Ezkurrako Moises Gogortza ariko dira batetik; eta Aurtizko Ander Erasun eta Joseba Izeta ara­noarra, Xauxar baserrikoa, bestetik. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!