‘Zopilotes Txirriaos’ gaur, eta musika noiznahi!

Kronika - Erredakzioa 2016ko uzt. 23a, 02:00

Imaginatzen al dituzu he­rriko festak musika ema­nal­dirik gabe? Lotura zuzena izan dute biek beti, eta As­tigarragan badakite hori. Jaie­tako egitaraua begiratu bes­terik ez dago: egunero dago gorputza astindu eta musikaz gozatzeko aukera.

Gazte Asanbladaren Txosna, eszenatoki nagusietako bat
Santiotako kontzertuetako es­zenatoki nagusietako bat da Gazte Asanbladak txos­nan jarri duena. Egunero izango dira bizpahiru kon­tzertu bertan; gaurkoan gai­nera, oso ezaguna den talde nafarra ekarri dute: Zopilotes Txirriaos. Aurretik, 23:30etan, The Sinners taldeak joko du. Bihar ere, ordu berean izango dira kontzertuak: Arto2­xar eta Pinotxet taldeek joko dute. Eta azkenik, Santio egu­nean, bi emanaldi izango dira: 20:00­e­tan hasita, Apa­la­txe eta Kike Tormenta entzute­ko aukera izango da; eta 23:30­etan, Artritis eta Ezten giro taldeek jarriko dute mar­txan.

Dantzaldiak, emanaldiak...
Kontzertuei itxaron beharrik ga­be, egunean zehar ere izan­go dira beste hainbat musika emanal­di. Gaur esa­terako, Sugarri Show ema­naldia eskainiko du fan­farreak, gauerdian.
Bihar, etxeko txikienen­tzat antzerki musikala an­tolatu du­te: Reziklator izena du ikus­ki­zu­nak eta 12:30etan izango da Joseba Baran­diar­an plazan. Bertso rap saio be­rezia ere, antolatu dute bihar, 19:00­etan, Gazte Asanbla­daren txosnan. Eta musika erru­ma­niarra en­tzun nahi duenak ere, izango du aukera J. Ba­randiaran pla­zan, 20:00­etan. Eta leku be­rean, baina 23:00­etan hasita, Nemux disko­teka izango da.
Santio egunean Dianaren hotsek esnatuko dituzte asti­gar­ta­rrak. Arratsaldean, 19:30­­­­etan, A ze nolako parran­da haur berbena izango da Sagardo plazan. Eta 22:30­etan, Toom pack perkusio ikuskizuna Joseba Barandia­ran plazan.
Festetako azken egunean ere, ez da musika emanal­di­rik faltako. Hasteko, 09:30­etan, Zubietako joaldunak eta herriko trikitilari gazteak ibiliko dira gora eta behera. Eta iluntzeko 19:00etan ha­sita, Laiotzekin berbena izan­go da Joseba Baran­diaran plazan; eta trikitilariak, Foru plazan.

Txarangak, gaur eta bihar
Eta noski, txarangarik ere ez da faltako Santiotan: herrian hara eta hona, ibiliko dira bi txaranga: gaur Artistas del gremio txa­ran­ga; eta bihar, Pasai txaranga.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!