Alaitz-Idoia eta Salegi-Lozano, txapeldun!

Kronika - Erredakzioa 2016ko uzt. 23a, 02:00

Santio jaietan denek daukate gozatzeko eta ondo pasatzeko tartea, eta halaxe egin dute Aranoko Pala Txapelketan ere. Eta azkeneko gozagarria, au­rreko igandean izan zuten. Jaiei ongietorria emanez, txapelketako finalak eta 3-4 postuen lehiarako partiduak jokatu zituzten, goiz osoan zehar.
Ba Alaitzek eta Idoiak jan­tzi zuten txapela, nes­ketan, 22-15 irabazita Maitane eta Naroari. Eta mutilen txapel­ke­tan, berriz, Salegi eta Lo­za­no izan dira onenak, finalean Loidi eta Amasen kontra na­gusituta (22-14).

Hirugarren posturako, oso partidu estuak
Lehiatuak izan baziren bi fi­na­lak, oraindik eta estuagoak izan ziren hirugarren pos­turako lehiak.
Nesketan, Emerenek eta Eide­rrek irabazi zuten, Gar­biñe eta Ainararen kontra, bi tantoren aldearekin (22-20). Eta mutiletan, azken tantoan erabaki zen, zein izanen zen hirugarren: 22-21 irabazi zu­ten Eztebek eta Ganixek, Ruiz eta Zubimendiren kontra.
Finalaren ondoren, ederki ospatu zuten denek, galdu edo irabazi, bazkari baten bueltan. 26 lagun elkartu ziren, Aranoko Kontsejuan, bapo bazkaltzeko. n

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!