Herria jaietan murgilduta dagoen honetan, Astigarragako EH Bilduk deia egin die herritar guztiei, jaiekin gozatzeko: «urtero bezala, guztiontzako aukera anitzak eta zabalak ez dira faltako; jolasak, bazkariak, kirolak, dantza, musika eta parranda izango ditugu nagusi, asteartera bitartean».
«Egun aproposak dira, herrikideekin, familiarekin eta koadrilarekin egoteko»
Modu berean, EH Bilduk adierazi du, «egun aproposak» direla Santio jaiak, «herrikideekin, familiarekin eta koadrilakoekin egoteko. Horregatik, besarkada bat bidali nahi diegu, aurten ere jaietara gerturatu ezingo duten herrikideei; batik bat, Espainiako ziegetan giltzapeturik daudenei», aldarrikatu du EH Bilduk.
«Eraso matxistekin amaitzeko, konpromiso sendoa eskatzen dugu»
Eta azkenik, gogorarazi nahi izan dute, jaietan «eraso matxista ugari» azaleratzen direla, «eta honekin amaitzeko, herritarren konpromiso sendoa eskatzen dugu», zuzendu zaie astigartarrei.
«Guztion esku dago, Astigarraga eraso matxistarik gabeko herria izatea. EZ da EZ lemapean, egin diezaiogun aurre indarkeria matxistari, guztion artean».
Eta dei egin die herritar guztiei, berdintasunean gozatzeko jaiekin: «Ehun ta ehun berrehun, gora Astiarra!», aldarrikatu du EH Bilduk.