Jolas parkea, apar festa, berbena eta gehiago... txikiek ere disfrutatzeko

Kronika - Erredakzioa 2016ko uzt. 23a, 02:00

ADIN guztietarako jaiak iza­tea da Santioen helburua, eta aurten ere herriko txi­kie­nen­tzat ekitaldi ugari antolatu dituzte. Gaur esa­te­rako, 11:30etan eta 17:00­e­tan, jolas parkeak jarriko dituzte he­rriko bi puntutan.  Ikas­tolako ata­rian puzga­rriak, jumping­a, jokoak eta ur gaineko bo­lak izango dira; eta Txomiñe­nea pelo­ta­lekuan Wipe out jokoa hamar urtetik gora­koen­tzat. Hau da: enbor eroak, boom splasha eta bira eroa.
Apar festa izango da biharko ekitaldi nagusie­tako bat: arratsaldeko 17:00­­­­e­­tan izango da, ikas­tolako atarian. Eta handik gutxira, 18:30­e­tan, sokamu­turra txikia an­tolatu dute Foru Plazan.

Santio, ume eta gaztetxoentzat egun haundia
Santio egunean izango dira haur eta gaztetxoei zu­zen­dutako ekitaldi gehienak. Eguna hasteko, Hau­rren­tzako IX Txirrindu­laritza pro­­ba izango da jokoan Arro­bitxulo kalean; goizeko ­10:00­­e­tan hasiko da eta oraindik izena eman ez du­e­nak 09:30­etan izango du aukera. Ordu erdira, 4 eta 11 urte bitarteko haurrentzat joko tradizionalak antola­tu dituzte Mun­darro plazan: lokotxak bil­tzea, zaku las­ter­keta, soka tira... Eta azke­nik, 19:30etan, gor­putza astin­tze­ko aukera izango dute txiki­enek, haur ber­b­e­na antolatu baitute Sagardo pla­zan: A ze nolako banda parranda izena du ikuskizunak.  
Bukatzeko, Santa Ana egunean Circortito taldearen zirko ikuskizuna izango da Apeztegi plazan, 18:00etan: akrobaziak, pailazoak, ma­gia, musika eta umorea uz­tartzen dituzte, familia guz­tiaren gozamenerako.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!