Txirritari egindako epaiketa umoretsua, taula gainera eramango dute berriro

Kronika - Erredakzioa 2016ko uzt. 26a, 02:00

80 urte dira Txirrita hil zela, eta horren bueltan, ma­kina bat ekintza ospatu dituzte Ere­ño­tzun, bertsolariaren sorlekuan: hitzaldiak, bertso jaialdiak, bere bertsoak gogoratuz men­di buelta... Eta oraindik ere egingo dituzte beste bi, iraila edo urria partean: Estitxu Eiza­girre eta Eñaut Agirrerekin mahai ingurua, Urumea bai­la­rako bertsolaritza liburutik tiraka; eta bertso jarri musi­katuen afari-merienda, Eñaut Agirrerekin eta Ereñotzuko musikariekin.
Baina Ereñotzun bakarrik ez, inguruko herrietan ere go­goratu nahi izan dute Txirrita. Eta horregatik, Gabon, Txirrita obra antzeztuko dute irailean, Donostian eta Urnietan.

Xabier Leteren obra, 1982an antzeztu zena
Donostia 2016 kultur hiribu­rutzaren barruan dago proiek­tua, eta horren bitartez, Xabier Letek idatzitako obra taula gainera eramango dute berri­ro. Izan ere, 1982an antzeztu zuten hiru egunetan jarraian, Urnietan, antzokia beteta.
Horregatik, obra Donostian eskainiko dute aurrena, irai­la­ren 10ean, iluntzeko 21:00etan Trinitate plazan; eta Urnietan ondoren, irailaren 23an, gaue­ko 22:00etan kirol­degian.

Sarrerak salgai, 5 euroan
Bi emanaldiak ikusteko sarre­rak, salgai daude dago­e­neko,  5 euro­an. Donostiako saio­ra­ko: DSS2016EUren Alderdi Ede­rreko informazio puntuan, Sarobe Arte Eszeniko Gunean,  www.dss2016.eu web orrian eta Kutxabanken. Urnietako ema­nal­dirako, berriz, Sa­robe Arte Eszeniko gunean erosi daitezke, edota emailez erre­serbatu: sarobe@urnieta.eus.
Giza eskubideen eta bizikidetzaren inguruan, «hausnarketa zabala»

‘Gabon, Txirrita’ obra, irailaren 10ean antzeztuko dute Donostiako Trinitate plazan, eta 23an Urnietako kiroldegian.

Antzezlanak irudikatzen du, Txirrita bertsolariari egindako epaiketa bat, umorezko tonu­an. Eta azaldu dutenez, Donos­tia 2016ren Bakearen itsasar­giaren barruan kokatzen da proiektua: «izan ere, obrak hausnarketa zabal bat egiten du, itsasargi horretan jorra­tzen diren zenbait alderdiren inguruan; besteak beste, giza eskubideen eta bizikidetzaren inguruan».
Proiektuan hartu dute par­te hiru erakundek: Urnie­tako Udala, Donostia Kultura eta Donostia Festak.

Urnietako 30 aktore baino gehiago, antzezlanean
Obra antzeztuko duen taldea, Urnietako 30 aktorek baino gehiagok osatzen dute. Ama­teurrak dira, azaldu dutenez, baina «partehartzaile gehie­nek badaukate aurretiko esperien­tziaren bat, eta konpromiso haundi dute denek proiek­tua­rekin, Urnietak tradizio haun­dia baitu antzerkiaren arlo­an». Horregatik, «antzer­kia­reki­ko zaletasun hori» bil­du nahi izan du Donostia 2016k, eta Urnie­tan ere eskaini obra.
Irailean antzeztuko den obrak, «ahalik eta fidelen» jarraitu dio Leteren jatorrizko testuari, baina aurreratu dute, aldaketaren bat egin dutela: «emakumezkoek jokatutako paper gehiago, atrezzoa, este­tika, musika...».
Mikel Laskurain eta Miren Gojenola dira obraren zuzen­dariak, eta aktoreen artean, bada bat nabarmentzekoa: Txirritaren defentsako aboka­tu­aren papera, 1982an antzez­tu zuen berberak egingo du orain ere; Jokin Izagirrek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!