Astebete geratzen da San Inazio egunerako, eta ohi bezala, festa antolatu dute Santa Barbarako tontorrean. Aurten nobedade bat izango dela jakinarazi dute antolatzaileek: garai bateko ohitura berreskuratu, eta bazkari herrikoian aldaketa izango da. Antolatzaileek txokoa prestatuko dute gerturatzen direnek bazkaltzeko, baina kasu honetan, otordua norberak eraman behar du etxetik; edaria eta kafea bertan izango dira aukeran.