Pottoka gainean ibiltzeko aukera, gaur arratsaldean

Kronika - Erredakzioa 2016ko uzt. 23a, 02:00

Jolasean aritu ondoren, eta txokolate beroarekin merienda goxoa eginda, gozatzen jarraitzeko aukera izanen dute haurrek, arratsaldean. Arno ganadutegiko aziendak egonen dira bertan, eta beraz, aukera polita izanen dute 
txikienek, pottoka gainean ibiltzeko. Paseotxo bat eman nahi duenak, arratsaldeko 18:00etan dauka zita. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!