«Egun asko ditugu, festan parte hartu, herria ta laguna errespetatu, urrun daudenak ere noski gogoratu»

Kronika - Erredakzioa 2016ko uzt. 23a, 02:00

Jesus Mari Santos Asti­ga­rra­gako Alkateak festa zorion­tsuak desiratu dizkie herri­tarrei, parte hartu eta ondo pasatzeko gonbita luzatu diete. Agurra bertso forma­tu­an egin du aurten Santos alkateak.

Alkatearen agurra:

«Astigartar maiteok
agurra denori,
ta urtero ohi bezala
Agur Santiori!
Festak atean dira
Pregoia aurten nori?
Urteurrena duenez
aurten Goldeari!
Jaiak disfrutatzeko
poz eta pakean,
programa egin degu
guztion artean.
Egun asko dauzkagu
eoteko kalean,
haur, gazte, heldu, erne!
berdintasunean.
Krossa eta Maurizia
Karmen egunean,
Triala ta Blues jaia,
biharamonean.
Maddalen egunean,
ostiral goizean,
bost eguneko traka
bat besten atzean.
Haurren eguna hasteko
igel proba, ongi,
bazkari, txupinazo
ta jolas ugari.
Txalaparta, pregoia
erraldoi, buruhandi,
gauean Oihan Vega
jaia gori-gori!
Saskibaloi, txaranga,
gaztetxo parkeak
ta emakume bikainen
harri tiratzeak.
Sokamuturra, paintball,
toka, haur tailerrak,
bertso-rap ta kontzertu
gozatu gazteak!
Santio egunean
haurrentzat txirrinda,
ermitan ohiko meza
soka dantza hor da.
Vermuta, ondo bazkaldu,
Astigarren txanda,
perkusio, larrain dantza,
ta denok lotara!
Santa Ana egunean
pilota jokoa,
Baleontzi, idi, bertso,
dasta sagardoa!
Bingo ta herri kirolak,
Laiotz ta pintxoa,
amaitzeko ikuskizun
piroteknikoa.
Egun asko ditugu,
festan parte hartu,
herria ta laguna
beti errespetatu
urrun daudenak ere
noski gogoratu,
agur ta ondo izan
ta jaiaz gozatu»

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!