Udara badijoa aurrera, eta festatik festara, berehala da hemen San Inazio eguna. Aurtengo egitaraua prest dute, eta izango da berrikuntzarik. Garai bateko ohiturari eutsi, eta bazkari herrikoian aldaketa izango da. Antolatzaileek azken urteetan bezala, txokoa prestatuko dute gerturatzen direnek bazkaltzeko, baina kasu honetan, otordua norberak eraman behar du etxetik. Bestalde, trikitilariak, lore eskaintza, bertsolariak, herri kirolak, jokoak, txokolatada eta erromeria izango dira aurten, festa egunaz disfrutatzeko.