Bost egun, festaz blai!

Kronika - Erredakzioa 2016ko uzt. 23a, 02:00

Astigartarrak Santio fes­tetan murgilduta dira atzotik.  Goldea elkarteak bota zuen festak lehertu zituen suziria, aurten 25 urte betetzen di­tu­en elkarteak. Aurretik ere izan zen festarako tarterik: goi­ze­an txikien txupinazoa izan zen, eta hauentzako beste hain­bat ekitaldi ere izan ziren arratsaldera bitartean. Atzo zabaldu ziren baita ere fes­te­tako hainbat gune: barrakak, gazte asanbladaren txosna...

Herri bazkaria, emakumeen giza proba, bazkaria... gaur
Atzoko rodajea eta gero, festak gaur izango du segida. Iker Ruizen omenezko sas­kibaloi partiduekin irekiko du­te egitaraua. Txikienek jo­las parkea izango dute goiz eta arratsalde. Eta herritar gehien elkartuko dituen ekitaldiak bi izango dira eguerdi partean: Gazte Asanbladak antola­tu­tako herri bazkaria eta Gal­tzaur elkarteko kideek egingo dutena. Arratsaldean musika izango da pro­ta­gonista: bi txa­rangek girotuko dute herria; eta dantzaldia ere izango da. Eguneko nobe­dadeetako bat berriz, Ema­kumeen Igo Giza Proba to­paketa izango da: Foru Plazan izango da ikus­kizuna, 19:00etan. Eta gauean, musika eta ikuskizunek ja­rriko dute festa: Niño costrini umo­rista argentinarra J. Ba­ran­diaran plazan egongo da; eta Sugarri Show fanfarrea ka­lez kale. Kontzertuak ere ez dira nolanahikoak izango: Zopilotes Txirriaos taldeak joko du txosnan; eta The Sinners eta DJ Gary ere bertan izango dira.

Denetarik, bihar ere
Igandean ere, adin guztie­ta­rako egitaraua antolatu dute: toka txapelketa, paintball gu­nea eta haurrentzako antzer­kia izango dira eguerdira bi­tar­tean. Astigarragako Gure Es­ku Dagok aurreneko aldiz baz­karia antolatu du bihar. Urtean zehar hainbat ekitaldi antolatu dituzte, eta hau da ho­rietako bat: «jaia nagusi izango bada ere, mahaiaren bueltan izango da hitz egiteko aukera». Apar festa eta txa­ranga izango dira arra­tsaldeko aurreneko orduetan. Foru plazan sokamuturra txi­kia antolatu dute, eta antzeko orduan, bertso saioa izango da txosnan. Handik aurrera, musika izango da nagusi: Errumaniako musika herriko­ia Barandiaran plazan, Ne­mux diskoteka leku be­rean, eta Arto2xar eta Pinotxet tal­deen kontzertua txosnan.

Santio eta Santa Ana, egun haundiak
Ohi bezala, bi egun izango dira astigartarrentzat bere­ziak. Ba­tetik, patroiaren egu­na: San­tio. Astelehenarekin ospatuko du­te aurten. Egun honetan ekitaldi berezi ugari izango dira: Diana, meza, udalbatza­ren soka dantza, Astigar dan­tza taldearen emanaldia, haur berbena, la­rrain dantza... eta nola ez, musikarekin lotutako ikusk­izunak: tartean, Golden Apple Quarteten emanaldia.
Santa Ana eguna izango da festetako beste egun berezia; ba­serri­ta­rren eguna bezala ere eza­guna.  Goizeko 10:30etatik au­rrera Foru plazaren bueltan izango dira eguneko ekitaldi na­gusiak: pelota jaialdia, sa­gar­do das­taketa, idi dema, ber­tsolariak... Arratsaldean ere, eszenatoki berean izango da herri kirol jaialdia. Eta nos­ki, musika eta bestelakoak ez di­ra faltako festak agurtzeko.

UZTAILAK 23, LARUNBATA
10:00 XVI. Iker Ruizen oroimenezko 3x3 saskibaloia Kiroldegian. Sariak 18:00etan.
11:30 Jolas parkeak ikastolako atarian eta ‘Wipe out’ 10 urtetik gorakoentzat. Txomiñenea pelotalekuan.
13:00 Gazteen trikipoteoa AGAk antolatuta.
14:00 Herri bazkariak: erretiratuen bazkaria Galtzaur elkartean eta gazteena txosnan.
16:00 ‘Duo Imperial’ bikotearekin Dantzaldia Noberto Almandoz Plazan.
16:30 Elektrokalejira txosnan.
17:00 Jolas parkeak ikastolako atarian eta ‘Wipe out’ 10 urtetik gorakoentzat Txomiñenea pelotalekuan.
18:00 ‘Artistas del gremio’ Txaranga.
19:00 Emakumeen Igo Giza Proba Topaketa Foru Plazan.
23:00 ‘Niño Costrini’ umorista argentinarra J. Barandiaran Plazan.
23:30 ‘The Sinners’, ‘Zopilotes Txirriaos’ eta DJ Gary txosnan.
00:00 ‘Sugarri show’ fanfarrea kalez kale.
00:00 Droga kontsumoan arriskua murrizteko Testing gunea Tomas Alba kalean.

UZTAILAK 24, IGANDEA
10:00 Euskadiko Toka Txapelketa Norberto Almandoz plazan.
11:00 Paintball gunea ikastolako
atarian.
12:30 ‘Reziklator’ haurrentzako an­tzerki musikala J. Barandiaran Plazan.
14:00 Herri bazkaria: Gure Esku Dago taldeak antolatuta Foru Plazan.
16:00 Paintball gunea ikastolako atarian.
17:00 Apar Festa ikastolako atarian.
18:00 Pasai txaranga.
18:30 Sokamuturra txikia Foru Plazan.
19:00 Bertso saioa txosnan.
20:00 Errumaniako musika herrikoa J. Barandiaran plazan.
23:00 Nemux diskoteka J. Barandia­ran plazan eta 02:00etan apar festa.
23:30 ‘Arto2xar’ eta ‘Pinotxet’ taldeen kontzertua txosnan.

 


UZTAILAK 25, ASTELEHENA
09:30 Txirriskla elkarteko txistularien Diana berezia.
10:00 Haurrentzako IX Txirrindularitza
proba Arrobitxulo kalean.
10:30 Joko tradizionalak 4-11 urte bitarteko haurrentzat Mundarro plazan.
11:00 Meza nagusia Santiagomendiko Done Jakue ermitan eta ondoren txistulariak.
12:30 Udalbatzaren soka dantza Foru Plazan.
13:00 Golden Apple Quarteten ‘Ver­mu’ ikuskizuna Joseba Barandiaran plazan.
18:00 Astigar taldearen Dantza Erakustaldia Txomiñenea pelotalekuan.
19:30 Idien pisatzea Foru Plazan.
19:30 Haur berbena Sagardo plazan.
20:00 ‘Apalatxe’ eta ‘Kike Tormenta’ taldeen kontzertua txosnan.
22:30 Toom Pack taldearen Perkusio Ikuskizuna J. Barandiaran Plazan.
23:30 ‘Artritis’ eta ‘Ezten giro’ taldeen kontzertua txosnan.
00:00 Larrain dantza herrikoia Foru Plazatik abiatuta.

UZTAILAK 26, ASTEARTEA
09:30 Zubietako joaldunak eta herriko trikitilari gazteak.
10:30 Pelota jaialdia: Titin III-Sanchez eta Loidi-Begino Txomiñenea pelotalekuan.
11:30 Santa Ana eguneko jarduerak Foru Plazan: San Joan baleontziaren eraikitze lanak eta erakustaldia, sagardo dastatzea, idi dema 1.500 kiloko harriarekin.
12:00 Agin Laburu eta Aitor Mendiluze bertsolariak.
17:30 Bingoa Galtzaur elkartean.   
18:00 Herri kirol jaialdia Foru plazan.
18:00 Circortito konpainiaren zirku ikuskizuna Apeztegi plazan.
19:00 Laiotz taldearen berbena, Joseba Barandiaran plazan.
19:30 Trikitilariak Foru Plazan.
19:30 Hegaluze pintxoak eta Gerni­kako piperrak J. Barandiaran plazan.
22:00 Laiotz taldearen berbena, Joseba Barandiaran plazan.
23:00 Gaubela ekintzak txosnan.
23:00 Ragnarock Kalejira piroteknikoa Kale Nagusian, Aranibarko zubitik hasita.    

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!