Azken asteetan sasoi betean dagoela erakutsi du Maialen traineruak, eta estropadak ibaian direnean, ederki moldatzen dela. Gaur Madalena Jaiak ospatzen ari dira Errenterian, eta bertan izango da estropada. Gipuzkoako Traineru Ligako hurrengo jardunaldia izango da jokoan, arratsaldeko 20:00etan hasita: beraz, Maialen traineruaz gain, bertan izango dira baita ere beste ontziak.