Ainhoa Artetaren emanaldi berezia, 25 urteak direla eta

Kronika - Erredakzioa 2016ko uzt. 23a, 02:00

Ainhoa Artetak 25 urte beteko ditu abeslari gisa, eta zilarrezko ezteiak ospatzeko asmoz, kontzertu berezia antolatu dute gaur Chillida-Lekun. Lucia Lacarra eta Marlon Dino dantzariak izango ditu lagun.
Hitzordu berezia izango da, gainera, Eduardo Chillida eskultorea zena ere, omen­duko baitute. Gaueko 21:00­etan hasiko da ema­naldia eta sarrerak 150 euroan eskuratu daitezke. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!