Errenteriako Agustina Otaola pelotalekuaren aurreneko urtemuga ospatzeko asmoz, raketa partidua antolatu dute bihar. Azaldu dutenez, 36 urte dira modalitate honetara azkenekoz jokatu zela, eta hitzordu berezirako, puntako pelotariak aukeratu dituzte, tartean, Amaia Irazustabarrena hernaniarra. Hernaniarrak Nagore Martin arañarrarekin jokatuko du; eta aurrez aurre izango dituzte Susana Muneta eta Maria Saez.
Kronikari kontatu diotenez, hilabete batzuk daramatzate raketa eta larruzko pelotarekin entrenatzen, ohitzeko asmoz.
Partidua, bihar arratsaldean
Gutxitan izaten da halako espektakuluaz gozatzeko aukera. Animatzen denak bihar du zita, arratsaldeko 17:30etan, Errenteriako Agustina Otaola pelotalekuan. Arratsalde pasa ederra izango dela eta, antolatzaileek herritarrak gonbidatu dituzte. Sarrera, debalde da.