Xaguxarreko txikiek abiarazi dute festa!

Kronika - Erredakzioa 2016ko uzt. 22a, 15:05

Eztanda egin du suziriak! Xaguxarreko neska-mutilek abiarazi dituzte Santio jaiak! Eguerdian izan da txupinazo txikia, eta Santa Ana eguna bitartean festak ez du etenik izango. Herri bazkariak izango dira gaur eguerdian; eta haurrentzako ekitaldiak arratsaldean. Eguneko beste hitzordu garrantzitsua 19:00etan dute astigartarrek: Goldea elkarteak botako du txupinazo nagusia! Gora Santio! Gora Astigarraga!

GAURKO EGITARAUA
10:00 Igel jokoa haurrentzat. Norberto Almandoz plazan
12:00 Txupinazo txikia eta kalejira musika eskolako Ahit txarangarekin.
12:00 Feriak zabalduko diztuzte eta gaur fitxen prezioa euro batekoa izango da.
14:00 Herri bazkaria: Foru plazan haur bazkaria eta J. Barandiaran plazan Gaztelekuko bazkaria.
16:00 Haurrentzako tailerrak: makilajea, tatuajea eta ile apainketa Foru plazan.
18:00 Txokolate jatea Foru Plazan.
19:00 Txalapartariak, pregoia eta txupinazoa, Goldea elkartearen esktutik, 25. urteurrena ospatzeko.
19:15 Buruhaundi eta erraldoiak ikastolako erraldoi txikiekin eta Txirriskla elkarteko txistulariekin, Foru plazatik abiatuta.
20:30 Gazte Asanbladaren txosnaren irekiera.
23:00 Oihan Vega DJa Barandiaran Plazan.
23:30 ‘Blu’, ‘Eskaleak’ eta ‘Kalera’ taldeen kontzertua Txosnan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!