Ibaian eman dezakeen maila erakutsi zuen Maialenek, hirugarren eginda

Kronika - Erredakzioa 2016ko uzt. 22a, 02:00

Estropada bikaina jokatu zuen Maialenek joan den larunbatean Orion. Ibaian izan zen lehia, erlojupean, eta aukera ederra izan zuen Hernaniko traineruak aurreneko bandera eskuratzeko. Izan ere, Euskotren Ligarako sailkatuta dauden ontziek estropada izan zuten Bilbon. Maialenek dena eman zuen, baina Arraun Lagunak elkarteko trainerua gehiago izan zen; donostiarrek irabazi zuten larunbatean, Orioko bandera. Hernani hirugarren postuan geratu zen, Getaria-Zarautzen trainerutik oso ger­tu, ehuneko gutxi batzutara.

Errenterian, asteburuan
Hurrengo hitzordua Errente­rian dute Hernaniko arraunlariek; kasu honetan, ontzi guztiek. Gipuzkoako Traineru Ligako hurrengo jardunaldia izango da jokoan. Estropadak bihar izango dira, arratsaldeko 20:00etan hasita, ibaian. Beraz, duen onena emateko gogoz izango da berriz ere Maialen trainerua.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!