Kiroleko Auzitegi Administratiboak berretsi egin du aurreko biek hartutako erabakia: atzera bota du Pozuelo eta Gernikak jarritako errekurtsoa, Hernaniri alineazio okerra leporatzen diona. Auzitegiak herenegun jakinarazi zion ofizialki Hernani Errugbi Elkarteari erresoluzioa.
Ebazpenean orain arte emandako pausuen errepasoa egiten du Kiroleko Auzitegi Administratiboak: Pozuelo eta Gernikak errekurritu egin zuten Apelazio Komiteak maiatzaren 30ean hartutako erabakia; eta baita ondorenean, Diziplina Komiteak maiatzaren 11n hartutakoa. Kiroleko Auzitegi Administratiboak berretsi egin du aurreko biek hartutako erabakia, hau da, Hernanik ez zuela alineazio okerrik izan.
Azaltzen du, baita ere, administrazioaren bidetik erresoluzioa definitiboa dela eta errekurtsoa jarri nahi izanez gero, Administrazio Kontenziosoko Auzitegi Zentralera jo beharko dute klubek; Madrilen du egoitza. Errekurtsoa jartzeko aukera izango dute, notifikazioa jaso eta bi hilabeteko epean.