Lizeaga auzoan parte hartze prozesu berri bat jarri dute martxan, helburu nagusi batekin: auzoaren hobekuntza osorako ekintza lerroak definitzea. Kronikara bidalitako prentsa oharrean azaldu moduan, prozesua Udalak sustatu du, auzotarrek eskari horixe bideratu baitute Gibelalde auzo elkartearen bidez. Prozesua aurrera RB3 Hiru Berrikuntza Integratua enpresa gipuzkoarrak eramango du aurrera, hiri berroneraketa proiektuetan eta honi lotutako gizarte elkarrizketa prozesuetan aditua denak. Prozesuaren izena Gibelalde elkartearekin erabaki da: Lizeaga 3.0.
Proposamen orokor bat, auzoaren etorkizunarentzat
Oharrean azaldu dutenez, prozesuarekin lortu nahi da auzoaren etorkizuna zehaztuko duen plangintza bat egitea, epe luzera, auzoaren hobekuntzarako proposamen orokorrak definituko dituena: «berroneraketa prozesua bultzatzeko, hobekuntza proiektu bat garatuko da, parte hartze fasean definituko den auzoko gune fisiko zehatz batean».
Prozesuarekin lortu nahi da, auzoaren etorkizuna zehaztuko duen plangintza bat egitea, epe luzera, auzoaren hobekuntzak bilduko dituena.
Prozesuak bi fase izango ditu
Enpresaren metodologia jarraituz, prozesuak bi fase izango dituela zehaztu dute: aurre fasea eta parte hartze fasea.
Aurre fasean auzoarekin lotutako dokumentazioa aztertzen ari dira, eragile tekniko, politiko eta sozial ezberdinekin. Elkarrizketak eta landa bisitak egiten ari dira: «honen helburua da auzoaren arazo eta aukerak identifikatzen dituen aurre diagnostiko bat burutzea, eta prozesua noraino iritsi daitekeen zehaztea».
Aurreneko fasean auzoarekin lotutako dokumentazioa aztertzen ari dira eragile tekniko, politiko eta sozial ezberdinekin. Elkarrizketak eta bisitak ari dira egiten.
Bigarren fasea, partehartzailea izango dena, iraila edo urri partean hastea aurreikusi dute, eta urte bukaerara arte luzatuko da. Aurreko fasearen emaitza izango da prozesu partehartzailearen abiapuntua. Auzoan zehar zabalduko da informazioa eta Udaleko webgunean publikatu da txostena. Partehartze fasea irailean, auzoko jaiekin batera martxan jarri nahi dute: «auzoan zehar ekintza dibulgatzaile bat egingo da. Herritarren ekarpenak jasotzeko bidea izango da hori, aurretik egindako diagnostikoa aberaste aldera».
Bigarren fasea partehartzailea izango da eta bertan jasoko dira herritarren ekarpenak. Ondoren bost talde egingo dira, hausnarketa bat egiteko asmoz.
Ondoren, talde hausnarketa bat planteatuko da: «egituratutako bost parte hartze tailer burutuko dira, eta hauek bideratuko dira inguruko izaera eta arazoekin bat datorren proposamen bat definitzeko». Tailer hauek hamabost egunetik behin egingo dira, arratsaldez, Lizeagako lokaletan: «tailer bakoitzaren txosten partzial bat idatziko da eta hauek auzoan zabaldu eta Udaleko webgunean publikatuko dira. Herritar orok kalitatez parte hartu ahal izango du, eta horretarako beharrezko den informazioa izan du».