Joan den urteko aurrekontu partehartzaileetan hernaniarrek aukeratutako beste proposamen bat martxan jarriko du gaur Udalak. Azaldu dutenez, Atsegindegin lurrean margotutako jolasak jartzea erabaki zuten herritarrek orduan, jolas aktiboak sustatu, imajinazioa piztu eta harreman sozialak bultzatzeko helburuarekin. Udalak jakinarazi duenez, gaur goizean udaleku irekietan dabiltzan umeek margotuko dute Atsegindegiko lurra.