‘El botón de Nácar’ gaur, arkupetan

Kronika - Erredakzioa 2016ko uzt. 21a, 02:00

Zinemaz kalean gozatzeko aukera izaten ari dira her­naniarrak azken bi egu­netan. Txileko diktadura lan­tzen dute bi dokumentalek, eta helburua da errealitate hori gertuagotik ezagutzea. Atzo Nostalgia de la luz dokumen­tala jarri zuten, eta gaurkoan El botón de Nacar izango da ikusgai. Hasierako asmoa Tilosetan proiektatzea bazen ere, arkupetan ari dira izaten: hitzordua, iluntzeko 22:30etan.

Urak ezkutatzen duena...
El botón de Nácar doku­mentalak uraren memoria eta ahotsa kontatzen ditu. 2015ean grabatutako doku­men­tala da, Patricio Guzman zuzendari eta gidoigilearena. Txilen dago grabatua, eta 83 minututan kontatzen ditu patagondar indigenen sa­rras­kia eta Txileko dikta­du­ra. Bertan azaltzen den mo­duan, Txilek 2.670 miliako kos­ta du, eta sumendi, men­di eta glaziarrak ere baditu. Ber­tan dauden indigenen ahotsei lekua ematen dio dokumenta­lak, eta baita ere lehen marinel ingelesen eta preso politikoen ahotsei. Urak memoria duela kontatzen da bertan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!