Oskar eta Txiki, garaile

Kronika - Erredakzioa 2016ko uzt. 24a, 02:00

Hirugarren urtez, Futbolin Liga antolatu dute Parrita tabernak eta Zikuñagako auzo elkarteak, elkarrekin. Zortzi bikotek hartu dute parte bukatu berri den edizio honetan, eta 14 jardunaldi jokatu dira guztira. Emozioa azken partidura artekoa izan da, han jakin baita bikote garailearen izena: Oskar eta Txiki; hiru edizioak irabazi dituzte. Atzetik, bigarren postuan geratu dira Rui eta Mikel; eta hirugarren bikote onena Jose eta Javik osatutakoa izan da. Sailkapenean gertu-gertu izan dira hiru bikoteak, eta edonork izan du txapela irabazteko aukera.
Bestalde, gogoratu dute au­rreneko lau sailkatuek auzoko jaietan dutela hurrengo zita: Ziku­txampions txapelketa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!