Xabier San Sebastian gaur, osteguna girotzen

Kronika - Erredakzioa 2016ko uzt. 21a, 02:00

Arrakastatsua izaten ari da aurten ere, Ereñotzuko Irrin­tzin antolatu duten kontzertu zikloa. Ostegun Musikatuak izena du ekimenak, eta hila­betea hasi zenetik, ostegunero izaten dira kontzertuak. Ga­ur­koan Xabier San Sebas­tia­nen txanda izango da; emanaldia 20:30etatik aurrera izango da.
Bertako eta kanpoko ar­tis­tek izaten dute lekua Irrintzin, eta joan den astean Errebal taldeko Gari eta Ixak izan ziren bertan. Irrintzi taber­na­ko kideek esker ona adierazi na­hi izan diete, jarritako giroagatik: «plazer bat izan da Irrintzirako prestatu duzuen saioa. Batzue­tan, jendea ezagutu ez arren, sentimendu onak transmi­titzen dituzte. Azken bi astetan musikari onez gain, pertsona hobeak ezagutu ditugu. Es­kerrik asko giro goxoa Irrin­tzira ekartzeagatik».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!