Donostiako Jazzaldiaren 51garren edizioa hasi zen atzo, eta ohi bezala, goi mailako abeslariak ikusi eta entzuteko aukera izango da Donostian, datozen egunetan. Hernaniar bat bertan ikusteko aukera ere izango da edizio honetan: Ainara Ortegak abestuko du gaur, Jazzaldiaren bigarren egunean. San Telmo museoan izango da kontzertua, eguerdiko 12:30etan, eta bertan aurkeztuko du Scat disko berria, joan den urtean kaleratutakoa.
Kontzertua ikusi nahi duenak aldez aurretik erosi ditzake sarrerak internetez www.heinekenjazzaldia.com web orrian; 5 euro balio dute.