Udalak jakinarazi zuen moduan, Eusko Jaurlaritzak berriz ekin dio AHTaren azpiegituren eraikuntzari Hernanin. UTE Urumea ari da Hernaniko lanak egiten, eta jakinarazi dutenez, honen ondorioz zenbait errepide itxita egongo dira. Joan den astean hainbat bide itxi zituzten; eta gaur emango diete segida lan horiei. Kasu honetan, gaur, arraun taldearen egoitzaren
inguruan egingo dituzte lanak.