Asteburuan Pirineotara hiru eguneko irteera egin nahi?

Kronika - Erredakzioa 2016ko uzt. 20a, 02:00

Hiru eguneko irteera antolatu du Mendiriz Mendik asteburuan: 23tik 25era. Viados, Estós eta Salvaguardiatik barrena egingo dute buelta, Pirineotan barrena, eta 2.736 metroko tontorra igoko dute.
Larunbatean bertan aterako dira 07:00etan Atsegin­degitik. Prezioak ere zehaztu dituzte: Bazkide eta FEDME direnek 120 euro ordaindu behar dituzte; aldiz, bazkide ez direnek eta FEDME ez dutenek 130 euro ordaindu behar dituzte; eta azkenik, bazkide ez direnek 10 euro gehiago ordaindu beharko dituzte. Azaldu dutenez, prezioan sar­tzen dira bidaia, mendizaleak Viadosera igoko dituen taxia, 2 afari, 2 gosari eta lo egitea.
Izena eman nahi duenak bihar du azkeneko eguna, elkarteko bulegoan, 20:00-21:00 ordutegian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!