Txileko diktadurari buruzko bi dokumental jarriko dituzte gaur eta bihar : Nostalgia de la luz eta El botón de Nacar; 22:30etatik aurrera izango dira biak, Tilosetan. Bi dokumentalak Patricio Guzman zuzendari eta gidoigilearenak dira.
Diktaduran atxilotutako senideen bila, emakumeak
Frantzia, Alemania eta Txile uztartzen ditu gaur proiektatuko duten Nostalgia de la luz dokumentalak. 2010ekoa da eta ordu eta erdian Txileko diktadura du ardatz. Dokumentalean kontatzen da astronomo talde bat nola ari den Atacamako basamortuan bizitza extraterrestre bila. Bitarte horretan hain zuzen, emakume batzuk, Augusto Pinocheten diktaduran atxilotutakoen senideen bila dabiltza, zehazki, haien gorpuak bilatzen.
Uraren memoria eta ahotsa, biharko emanaldian
El botón de Nacar jarriko dute bihar, Txilen grabatua. Urtebete eskas duen dokumental honek, 83 minututan kontatzen du patangondar indigenen sarraskia eta Txileko diktadura. Txilek 2.670 miliako kosta du, eta baita sumendi, mendi eta glaziarrak ere. Bertan daude indigena hauen ahotsak, lehen marinel ingelesenak eta baita preso politikoenak ere. Dokumentalean erakusten dute urak memoria duela; eta ahotsa ere, baduela.