Gardek bukatu du aurtengo kanpaldia, eta urteroko ohiturari hutsik egin gabe, gazte eta begiraleek elkarrekin afaldu dute aurtengo edizioa borobiltzeko gogoz. Afaria baino lehen gainera, begiraleek sorpresa bana eman zieten gazteei. Afariaren bueltan giro ederra izan zen, kanpaldian bizitutako momentu ugari gogoratu baitzituzten.