IKER Ruiz Barandiaranen omenezko 3x3 Basket Txapelketa jokatuko da aurten ere. 16garren edizioa izango da eta uztailaren 23an jokatuko da, hau da, larunbatean.
Partiduak Astigarragako kiroldegian izango dira, 10:00etan hasita; eta eguerdiko atsedenaren ostean, arratsaldean jokatuko dira finalerdiak eta finalak.
Txapelketan parte hartu nahi dutenek ostirala arte eman dezakete izena (14:00ak arte). Horretarako 25 euro sartu behar dituzte Euskadiko Kutxako 3035 0214 34 2140019016 zenbakian, taldearen izena aipatuz. Ordainagiria bidali behar da ondoren, astigarraga3x3@gmail.com helbidera. 18 urtetik beherakoek ez dute ordaindu behar, baina taldearen izena emailez bidali behar dute.