DBH institutuak lehentasuna izateko pausuak emango ditu Udalak

Kronika - Erredakzioa 2016ko uzt. 20a, 02:00

Hogeita sei puntu aztertu eta bozkatu zituen larunbatean Udalen elkartu zen Plenoak; guztiak onartu ziren.

Hiru mozio, hasteko
Aurreneko lau puntuen ar­te­an hiru mozio bozkatu zituz­ten (ikusgai: www.kronika.eus). Au­rre­nekoa aho batez onartu zen: Herri Es­ko­lako guraso elkarteak aur­keztu zuen, DBH ins­titu­tua­ren in­gurukoa. Bertan eskatzen da, bes­teak beste, Udalak DBHko institutua aha­lik eta epe mo­tzenean egin behar dela sinestea; honen aldeko lanak le­hen­tasuna izatea eta langune bat osatzea herriko alderdi, era­gile eta herrita­rre­kin; Ple­no­ak 2018ko legealdia bukatuta aurretik eskuratua izatea DBH kokatu behar den par­tzela, eta erre­gis­tratua eta hiritartua izateko kon­pro­miso irmoa hartzea, 2019­an edo lehenago Eusko Jaur­­laritzako Hezkuntza Saila­ri lu­rra uzteko. Era berean, onar­tu zen Hez­kuntza Sailari idatziz eskatzea zein den As­tigarragako DBHre­kiko duen konpromisoa, eta 2020rako dituen konpromisi­oak ze­haz­tea. Eta baita ere, Hezkuntza Sailari eskatzea Astiga­rragak DBH izateko bete behar dituen baldintzak, legedia eta araudia zein diren zehaztea.
Bigarren mozioa EH Bilduk aurkeztu zuen Mandela ara­u­en ingurukoa, eta puntuz pun­tu onartu zen; aurreneko hi­ru­ak EHBildu eta EAJren botu­e­kin, eta PSE-EEren abs­ten­tzio­a­rekin; eta azkenekoa aho batez. Mozioa onartuta, Astiga­rra­gako Udalak bat egin du Nazio Batuek onetsitako Pre­so­ak Tratatzeko oinarrizko Man­de­la arauekin. Era bere­an, eus­kal presoei Mandela araua apli­ka diezaieten eska­tu­ko du, besteak beste, gaixo dauden pre­soek tratu duin bat jaso­tze­ko eskubidea  izan dezaten, eta dispertsioarekin bukatu da­din. Astigarragako Uda­la­k, Mande­la arauak oinarri hartuta, zigor ohiko eta arrunt bezala, mu­tu­rreko isolamen­duaren erabile­ra sistemati­koa arbuiatzea ere onartu zen. Eta Az­kenik, Nazio Batuen go­men­dioari jarraituz, uz­tailaren 18an Pre­soen esku­bi­deen aldeko Man­dela eguna os­pa­kizuna ain­­­tzat hartzea, kar­tze­la­ratze baldintza arbitrari­o­en kontra agertuz eta presoak gizartearen parte ere badire­la aldarrikatuz.
Azkenik, hirugarren mozi­oa udal talde guztiek elkarre­kin aur­keztu zuten: errefuxi­a­tuei ha­rrera egi­teko udal ba­lia­bi­deak ber­ma­t­zen dituen mo­zi­oa; aho batez onartu zen. Ber­tan aurreikus­ten da, irai­le­tik au­rrera Uda­lak jasoko ditu­en 6 etxebizi­tze­tako bat, aur­tengo ne­gura­ko errefuxia­tu fa­milia ba­ten­tzat eskura­ga­rri ego­tea; erre­­­ser­ba honek urte­beteko irau­­­pe­na izango du, eta pasata, udalak era­ba­kiko du zein hel­buru berri­ta­rako bi­de­ra­tu­­ko den. Eta etxe­bizitza eta egoe­ra­ren kudea­ket­a Udalak zuze­ne­an edo beste erakunde edo el­kar­­­te­ren baten bitartez burutzea ere, onartu zen.

Hondakinak, bi puntutan
Hondakinen inguruko bi pun­tu ere onartu zituen Plenoak. Au­rrenekoa aho batez onartu zen, hiri hondakinak bildu eta tratatzeko Udal Ordenantza al­da­tzeko proposamena hain zu­zen. Bertan zehazten da, bes­­te­ak beste, etxebizitzetan egin­da­ko konponketa, erai­kun­tza edo antzeko lan txi­kiekin sor­tu­tako hondakinak nora en­tre­gatu: garbigunean entrega­tu behar­ko dira arau­tu­tako ko­purua ez badu gain­ditzen; eta bestela hondakin mota horre­tarako baimena duen kudea­tzai­le bati en­tregatu beharko zaio.
Hondakin Bilketa sis­te­ma­rekin jarraituz, Plenoak onartu zuen hondakin bilketa sistema San Marko Man­ko­munita­tea­ren esku uztea eta lankidetza hi­tzarmena sina­tzeko espe­dien­tea martxan jar­tzea; EAJ eta PSE-EEren botuekin onartu zen. EH Bilduk kontra bozkatu zuen, argu­diatuz, Garbitaniak eta San Markok aurkeztutako au­rrekontuak ez zirela bate­ra­ga­rriak, azken honek esa­terako ez baitu zehazten zer egingo duen: «San Markok egin­dako txostenean langile hitza ez da aipatu ere egiten, eta egun Garbitaniarekin bil­keta egiten duten bost lan­gileei ez zaie ezer jakinarazi». Alka­te­ak erantzun zuen Mankomu­ni­­tateari eman­­­go zaiola bilke­ta eta 3-4 langile beharko direla esan diotela: «konbe­ni­oa egiteko da­go, eta Batzor­de­an eraba­kiko da onartu edo ez».

Zarkumendegiko zabalpena, alokairu sozialeko etxebizitzen zozketa oinarriak, kiroldegia eraberritzeko plana, kale izendegia... ere onartuta
Hamargarren puntuan, Ple­noak aho batez onartu zuen Zar­kumendegi zabalpena. Ho­nek aldaketa puntuala es­ka­tzen du Plan Orokorrean, eta EH Bilduko bozeramaileak esan zuen, alde bozkatu a­rren, argi dagoela Plan Oro­ko­rra erre­bisatu beharra da­goela, ez bai­tio egungo be­harrei eran­tzuten.
Alokairu sozialeko erregi­me­nean, babes ofizialeko zaz­pi etxebizitza zozketatzeko oina­rriak ere onartu zituen Plenoak, aho batez.
Bestalde, Kiroldegiaren era­berritzearen bigarren fa­seko obren esleipen pro­po­samena
o­nar­­tu zuten aho batez. EH Bil­du­ko boze­ra­mai­leak azaldu zu­en komeni­ga­rria dela uda apro­betxatzea obrak hasteko; eta Gobernu Taldeak erantzun zuen kon­­tuan dutela, eta la­nean ari direla lehen­bailehen haste­ko.
Kale berrietan emakume izenak jartzeari Udalak ema­ten dion garrantzia ere azpi­ma­­­rra­tu zuen Alkateak 15ga­rren puntuan. Hala, Plenoak aho batez onartu zuen Emaku­me­on Plaza izena jartzea Jua­nito-enea etxeko atzealdeari, Sa­gardotegi eta Pelotari kale ar­te­ko eremuari. EH Bilduk gehitu zuen, ondo legokeela mural bat egin eta ekitaldi bat egitea, plaka jartzerakoan.
Buruntzaldeko auto-taxiko garraio zerbitzua ere aho batez onartu zen. Alkateak azaldu zuenez, eskualdeko alkateen artean sinatu dute akordioa.
Azkenik, beste hainbat punturen artean, onartu zen Astigarragako kiroldegiko baz­kideak Paco Yoldi eta Etxadi igerilekuak erabili ahal izatea, Donostiako Udal Kirol Pa­tro­natuarekin sinatu den hitzar­menari esker. Erabiltzaileek orain arte Hernaniko ige­ri­le­kuak erabiltzen zituzten, baina urte­beteko obrak direla eta Do­nostiara joango dira orain. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!