Egindako denboraldi onarekin, merezitako saria jaso zuen Laiene Pikabea txirrindulari hernaniarrak: infantil mailako Espainiako Txapelketa lehiatzeko aukeratu zuen Euskadiko selekzioak, eta Meridan izan zen aurreko asteburuan. Eta ederki aritu zen, gainera! Bero izugarriarekin (ia 50 gradu), 70 txirrindularitik 18garren postuan bukatu zuen, 16 kilometroko lasterketa. Askok erretiratu behar izan zuten, deshidratatuta edo erorita. Ginkanako proban ere hartu zuen parte, eta 40garren sailkatu zen.