Asteazkenean hasiko da Donostiako Jazzaldia, 51garrenez, eta tartean izango da hernaniar bat ere: kontzertua eskainiko du Ainara Ortegak, jaialdiaren bigarren egunean, ostegunean.
San Telmo museoan izango da, eguerdiko 12:30etan, eta bertan aurkeztuko du hernaniarrak, Scat bere disko berria, joan den urtean kaleratua.
Sarrerak salgai, 5 euroan
Kontzertua ikusteko sarrerak, salgai daude internet bidez, www.heinekenjazzaldia.com web orrian. 5 euro balio dute, eta 23 sarrera bakarrik geratzen dira.