2016-2017 ikasturtean kiroldegiko ikastaroren bat errepikatu nahi dutenek dagoeneko eman dezakete izena. Ekainean bukatu ziren aurreko ikasturteko ikastaroak, eta errepikatzaileek uztaila osoan zehar dute berriz ere apuntatzeko aukera. Berriek aldiz, abuztuaren 1etik aurrera izango dute aukera. Izen emate orria Kiroldegian bertan edo www.hernani.eus orrian eskuratu daiteke.
Taldeak osatu arte
Kiroldegitik gogoratu dute ikastaroetako talde bakoitzak bere aforoa duela eta beraz, horiek bete arte eman ahal izango dela izena. Izen emate ordena errespetatuko dela ere, gogoratu dute.
Urritik ekainera, 9 hilabete
Hamaika ikastaro ezberdin emango dira aurten Kiroldegian, eta bakoitzak ordutegi eta egun propioak izango ditu. Guztiak urriaren 1ean hasiko dira, eta ekainaren 22a izango da azkeneko eguna. Ohi bezala, urtean zehar hainbat jaiegun izango dira Gabonak, Aste Santuak eta bestelako jai egunak direla eta.
Aerobika (Urritik ekainera)
- Astelehen eta asteazkenetan; 15:00; 21’21 euroan.
- Astearte eta ostegunetan; 09:30; 19:00* 21’21 euroan.
Pilates (Urritik ekainera)
- Astelehen eta asteazkenetan; 07:30; 11:30; 15:00*; 18:00*; 19:00; 20:00; 35’03 euroan.
- Astearte edo ostegunetan; 09:00; 11:30; 12:30*; 16:30; 17:30; 18:30*; 19:30*; 20:30; 35’03 euroan.
-l Ostiraletan; 15:00; 17’93 euroan.
Indoor Walking (Urritik ekainera)
- Astelehen eta asteazkenetan; 18:30*; 35’03 euroan.
- Astearte eta ostegunetan; 18:00; 20:00*; 35’03 euroan.
Ziklo indoor (Urritik ekainera)
- Astelehen eta asteazkenetan; 14:00*; 19:00*; 20:00; 21:00; 21’21 euroan.
- Astearte eta ostegunetan; 10:00; 18:30*; 19:00; 20:30*; 21’,21 euroan.
- Ostiraletan; 19:00; 12,05 euroan.
Mantentzeko gimnasia (Urritik ekainera)
- Astearte eta asteazkenetan; 09:15; 21’21 euroan.
- Astearte eta ostegunetan; 10:00; 18:00*; 19:00; 21’21 euroan.
Konbinatuak (Urritik ekainera)
- Astelehen eta asteazkenetan; 19:30 Walking B training; 35’03 euroan.
Karatea (Urritik ekainera)
- Astelehen eta asteazkenetan; 17:00*; 21’21 euroan.
- Astearte eta ostegunetan; 17:00*;18:00*; 21’21 euroan.
- Astelehen, asteazken eta ostiraletan; 18:30*; 20:00; 31’51 euroan.
Zumba (Urritik ekainera)
- Astelehen eta asteazkenetan; 10:15*; 18:00*; 19:00; 20:00; 21’21 euroan.
- Astearte eta ostegunetan; 10:00*; 17:00; 18:00; 19:00; 20:00; 21’21 euroan.
TRX (Urritik ekainera)
- Astelehen eta asteazkenetan;18:00; 35’03 euroan.
- Astearte eta ostegunetan; 18:00; 35’03 euroan.
Training (Urritik ekainera)
- Astelehen eta asteazkenetan;19:00; 35’03 euroan.
Aquagym (Urritik ekainera)
- Astelehen, asteazken eta ostiraletan; 09:00; 20:00; 31’51 euroan.
* Izartxoa duten ikastaroak euskeraz emango dira. Beharrezkoa da ulermen maila izatea