Eguraldi kaxkarra medio, udaleku irekietan hain desiratua den ur festa atzeratu egin behar izan zuten joan den astean. Atzorako jarri zuten zita, eta ezin hobeto asmatu zuten. Alerta naranja emana zegoen tenperatura altuagatik, eta beroari aurre egiteko asmoz, udalekuetako neska-mutilak gustura asko ibili ziren ur eskean, fresko-fresko egon arte: «bota ura, bota ura».