Bi egun, festa lehertzeko!

Kronika - Erredakzioa 2016ko uzt. 20a, 02:00

Asteburuan beroketa lanak eginda, astigartarrak prest dira urteko hitzordurik ga­rran­tzitsuenerako: Santio Jaiak. Astelehenarekin tokatu da aurten Santio, eta ohi be­zala, aurre hartuta, ostiraletik izango da festa. Bi txupinazo izango dira: eguerdian, 12:00­etan, txikiena, eta 19:00etan, nagusia. Goldea elkartea izan­go da aurtengo omendua: beraiek irakurriko du aurten pregoia eta botako dute festa abiaraziko duen suziria; izan ere, 25 urte bete ditu aurten elkarteak. Gazte Asanbladaren txosnaren irekiera izango da eguneko beste ekitaldi na­gu­sia. Au­rreneko gaua girotzeko ardura berriz, Oihan Vega DJ ezagunak izango du: 23:00­etatik aurrera izango da Ba­randiaran Plazan.

Gustu guztietarako planak
Adin eta gustu guztietako fes­tak izatea dute helburu San­tioek, eta bide horretan egitarau zabala izango da aur­ten. Jatekorik ez da fal­tako: ostiralean txikiek dute herri bazkaria; eta larunbatean, Galtzaur elkarteak eta gazteek bazkalduko dute elkarrekin. Igandean ere izango da bazkaria aurten: Gure Esku Dagok antolatuta. Musikak ere leku zabala du egitarauan: txosnetan egunero izango dira bizpahiru kontzertu, txarangak izango dira kaleak girotzeko arduradunak; eta bestelako ikuskizunak ere ez dira faltako. Herri kirolak ere badira Santiotako ardatz, Santa Ana egunean izango dira aurten ere... Hasi beraz prestatzen, bi egun besterik ez dira falta!

EGITARAUA

UZTAILAK 22, OSTIRALA
10:00 Igel jokoa haurrentzat. Norberto Almandoz plazan
12:00 Txupinazo txikia eta kalejira musika eskolako Ahit txarangarekin.
12:00 Feriak zabalduko diztuzte eta gaur fitxen prezioa euro batekoa izango da.
14:00 Herri bazkaria: Foru plazan haur bazkaria eta J. Barandiaran plazan Gaztelekuko bazkaria.
16:00 Haurrentzako tailerrak: makilajea, tatuajea eta ile apainketa Foru plazan.
18:00 Txokolate jatea Foru Plazan.
19:00 Txalapartariak, pregoia eta txupinazoa, Goldea elkartearen esktutik, 25. urteurrena ospatzeko.
19:15 Buruhaundi eta erraldoiak ikastolako erraldoi txikiekin eta Txirriskla elkarteko txistulariekin, Foru plazatik abiatuta.
20:30 Gazte Asanbladaren txosnaren irekiera.
23:00 Oihan Vega DJa Barandiaran Plazan.
23:30 ‘Blu’, ‘Eskaleak’ eta ‘Kalera’ taldeen kontzertua Txosnan.


UZTAILAK 23, LARUNBATA
10:00 XVI. Iker Ruizen oroimenezko 3x3 saskibaloia Kiroldegian. Sariak 18:00etan.
11:30 Jolas parkeak ikastolako atarian eta ‘Wipe out’ 10 urtetik gorakoentzat. Txomiñenea pelotalekuan.
13:00 Gazteen trikipoteoa AGAk antolatuta.
14:00 Herri bazkariak: erretiratuen bazkaria Galtzaur elkartean eta gazteena txosnan.
16:00 ‘Duo Imperial’ bikotearekin Dantzaldia Noberto Almandoz Plazan.
16:30 Elektrokalejira txosnan.
17:00 Jolas parkeak ikastolako atarian eta ‘Wipe out’ 10 urtetik gorakoentzat Txomiñenea pelotalekuan.
18:00 ‘Artistas del gremio’ Txaranga.
19:00 Emakumeen Igo Giza Proba Topaketa Foru Plazan.
23:00 ‘Niño Costrini’ umorista argentinarra J. Barandiaran Plazan.
23:30 ‘The Sinners’, ‘Zopilotes Txirriaos’ eta DJ Gary txosnan.
00:00 ‘Sugarri show’ fanfarrea kalez kale.
00:00 Droga kontsumoan arriskua murrizteko Testing gunea Tomas Alba kalean.


UZTAILAK 24, IGANDEA
10:00 Euskadiko Toka Txapelketa Norberto Almandoz plazan.
11:00 Paintball gunea ikastolako atarian.
12:30 ‘Reziklator’ haurrentzako antzerki musikala J. Barandiaran Plazan.
14:00 Herri bazkaria: Gure Esku Dago taldeak antolatuta Foru Plazan.
16:00 Paintball gunea ikastolako atarian.
17:00 Apar Festa ikastolako atarian.
18:00 Pasai txaranga.
18:30 Sokamuturra txikia Foru Plazan.
19:00 Bertso saioa txosnan.
20:00 Errumaniako musika herrikoa J. Barandiaran plazan.
23:00 Nemux diskoteka J. Barandiaran plazan eta 02:00etan apar festa.
23:30 ‘Arto2xar’ eta ‘Pinotxet’ taldeen kontzertua txosnan.


UZTAILAK 25, ASTELEHENA
09:30 Txirriskla elkarteko txistularien Diana berezia.
10:00 Haurrentzako IX Txirrindularitza proba Arrobitxulo kalean.
10:30 Joko tradizionalak 4-11 urte bitarteko haurrentzat Mundarro plazan.
11:00 Meza nagusia Santiagomendiko Done Jakue ermitan eta ondoren txistulariak.
12:30 Udalbatzaren soka dantza Foru Plazan.
13:00 Golden Apple Quarteten ‘Vermu ikuskizuna J. Barandiaran plazan.
18:00 Astigar taldearen Dantza Erakustaldia Txomiñenea pelotalekuan.
19:30 Idien pisatzea Foru Plazan.
19:30 Haur berbena Sagardo plazan.
20:00 ‘Apalatxe’ eta ‘Kike Tormenta’ taldeen kontzertua txosnan.
22:30 Toom Pack taldearen Perkusio Ikuskizuna J. Barandiaran Plazan.
23:30 ‘Artritis’ eta ‘Ezten giro’ taldeen kontzertua txosnan.
00:00 Larrain dantza herrikoia Foru Plazatik abiatuta.


UZTAILAK 26, ASTEARTEA
09:30 Zubietako joaldunak eta herriko trikitilari gazteak.
10:30 Pelota jaialdia: Titin III-Sanchez eta Loidi-Begino Txomiñenea pelotalekuan.
11:30 Santa Ana eguneko jarduerak Foru Plazan: San Joan balaontziaren eraikitze lanak eta erakustaldia, sagardo dastatzea, idi dema 1.500 kiloko harriarekin .
12:00 Agin Laburu eta Aitor Mendiluze bertsolariak.
17:30 Bingoa Galtzaur elkartean.   
18:00 Herri kirol jaialdia Foru plazan.
18:00 Circortito konpainiaren zirku ikuskizuna Apeztegi plazan.
19:00 Laiotz taldearen berbena J. Barandiaran plazan.
19:30 Trikitilariak Foru Plazan.
19:30 Hegaluze pintxoak eta Gernikako piperrak J. Barandiaran plazan.
22:00 Laiotz taldearen berbena J. Barandiaran plazan.
23:00 Gaubela ekintzak txosnan.
23:00 Ragnarock Kalejira piroteknikoa Kale Nagusian, Aranibarko zubitik hasita.    

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!