Txileko diktadurari buruz, bi dokumental Tilosetan

Kronika - Erredakzioa 2016ko uzt. 18a, 02:00

Dokumental gauak izango dira asteazken eta ostegunekoak, Tilosetan. 22:30etatik au­rrera, dokumental bana jarriko dute: asteazkenean, Nostalgia de la luz; eta ostegunean, El botón del Nácar.
Patricio Guzmánenak dira biak, Txileko diktadurari bu­ruz­koak. 2010ekoa da aurrene­koa, Nostalgia de la luz, Fran­tzian, Alemanian eta Txilen egina, eta ordu eta erdiko iraupena dauka. Kontatzen du, nola ari den astronomo talde bat, Atacamako basamortuan, bizitza extraterrestre bila; eta nola bitartean, emakume batzuk, Augusto Pino­cheten diktaduran atxilotutakoen se­ni­deak, haien gorpuak bila­tzen ari diren.
Dozena bat sari jasotakoa da Nostalgia de la luz.
Berriagoa da El botón de Ná­car, 2015ekoa. 82 minututan, Guzmánek Txileko diktadura eta patagoniar indigenen sa­rraskia lantzen ditu, itsasoa oinarri hartuta.
Joan den urtean, gidoi onenaren saria jaso zuen, Ber­lin­go zinemaldian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!