Dokumental bana jarriko dute Tilosetan, datorren asteazken eta ostegunean. Gauez izango dira bi emanaldiak, 22:30etan hasita. Asteazkenean, Nostalgia de la luz jarriko dute, Txileko diktadurari buruzkoa, Patricio Guzmánena. Eta ostegunean, El botón del Nácar, Patagoniako indigenen sarraskia eta Txileko diktadura lantzen dituena; Guzmánena hori ere.