Urtebete balio duen eguna, atzokoa!

Kronika - Erredakzioa 2016ko uzt. 17a, 02:00

Urtean egun batez ospatzen dituzte auzoko jaiak, Kaxkoan. Baina urtebeterako balio due­na izan zen atzokoa, ondo bai­no hobeto ospatutakoa!
Omenaldiak izan ziren protagonista goizean, Maria Pilar Olloquiegui alkate berria izendatzearekin batera; eta abileziak erakustekoa arra­tsaldea, skate parkean, kar­te­tan, tokan, botean edo igelan.
Sardin jatearen ondoren ere, majo luzatu zuten festa Tilosetan, kontzertuekin. Jaien bukaerako txupinazoak ez zion, aurtengoan, bukaera eman egun haundiari!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!