Bihar arte atzeratuta, Tilosetako lanak

Kronika - Erredakzioa 2016ko uzt. 17a, 02:00

Ostegunean ziren hastekoak, Tilosetako lurra berritzeko la­nak, baina ostiralera atzeratu ziren euriagatik. Kaxkoko Kar­men jaiak tarteko, ordea, Udalak erabaki zuen ostiralean ez hastea, hainbat ekintza bertan egitekoak zirelako.
Gauzak horrela, bihar ekin­go diete obrei, eta aste honetan zehar burutuko dituzte.

Herritarren gehiengoaren eskaera, berritzea
Udalak azaldu du, «egoera oso kaxkarrean» dagoela Tiloseta, hernaniarren topagune nagusietako bat izanda ere. Eta ja­ki­narazi du, «herritarren gehi­­en­­goaren eskaera» izan dela, pasealekua berritzea eta txukuntzea, eta hala erabaki zu­tela 2015eko Hernani Erabaki prozesuan, proposamen bozkatuena izanda. 230.000 euro bideratu ziren horretara.
Hala ere, proiektua egoki­tzea erabaki zuen Hernani Era­bakiren jarraipen batzordeak, Izpizua kaleko parkearen Plan Bereziak eragin zu­zena izango duelako Tilo­se­tan, eta ez zelako zentzuzkoa inbertsio hori egitea, urte ba­tzuetan berriz eraisteko.
Dena den, lurraren egoera txarra ikusita, bitartean as­fal­toa txukuntzea erabaki zu­ten, zuloak daudelako eta arris­kutsua delako.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!