Ederki erakutsi zuen atzo, Hernaniko Maialen traineruak, aurreko asteburukoa ez zela kasualitatea izan. Maila haundiko estropada egin zuen berriro, eta hirugarren sailkatu zen Orion, Arraun Lagunak eta Getaria-Zarautzen atzetik. Ez ziren bertan egon, Euskotren Ligan ari diren lauak: San Juan, Hibaika, Orio eta Cabo.
Eta aurreko larunbatean bezala, ehuneneko exkax batzuengatik galdu zuen bigarren postua Getaria-Zarautzekin; zortzi ehuneneko besterik ez.
Bandera ere, gertu!
Arraun Lagunak, atzoko irabazlea ere, ez zuten urruti izan hernaniarrek. 10 segundu baino gutxiagoko aldea besterik ez zen izan bien artean; 10 segundu exkaxera bandera!
Atzetik, urruti izan zituen Deusto, 20 segundura; Colindres, 43 segundura; eta Hondarribia, minutu batera.